Ir a la Red de Sedes Web de Bibliotecas Públicas

arkitektura eta liburutegiak

Arkitektura eta liburutegiak proiektua Liburuaren, Artxibategien eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusiak zuzentzen eta sustatzen du. Bere helburua Espainiako liburutegi publikoen ondarea sustatzea, sistematizatzea eta ezagutaraztea da.

Liburutegi publikoek, hala eskatzen badute, ibilbide bisualak sortu ahal izango dituzte eraikinen aberastasun kulturala eta inguruan duten ondare historiko, artistiko eta kulturala ezagutarazteko.

Arkitektura eta liburutegiak proiektuaren aplikazio informatikoa askea eta doakoa da. Kultura Ministerioaren Liburutegiak Koordinatzeko Idazkariordetza Nagusiak garatu du.Aplikazioari esker, irudi eta testu galeriak bisita daitezke, eta honako hauen inguruko informazioa lortu:

Liburutegia: argitaratutako liburutegi bakoitzaren gaineko ibilbide bisualak.

Ibilbideak: gai baten inguruko ibilbide bisuala (historikoa, artistikoa, kokapen geografikoa, etab.) Beste liburutegi batzuekin batera presta daitezke.

Erabiltzen erraza da; ez dago trebakuntza teknologiko espezializatua izan beharrik.

Aplikazioari esker, hainbat eratako edukiak argitara daitezke. 

Liburutegi bakoitzari dagokio edukiak aukeratzea eta eguneratzea.